XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beste pasaizu polit bat ere bada; neska-mutilen harremanei dagokiona hau: Aintzina, Markinako ihauteriak ospetsuak ziren.

Dantzak, artza, kokoxak eta batez ere antzarrak ziren egun horietako ikuskizunak.

Ihauteri asteartean antzar-jokoa zen.

Orain Zelaian egiten bada ere, Guen Kalea zen lehenago antzar-tokia, eta behealdea areiez piska bat gozaturik jartzen zuten zaldiek larrapast egin ez zezaten.

Zaldiz eta hauen tipitapa txistu ta danbolinaren soinura moldatuz joan behar zuten antzar-samea etetzera.

Txistulariek Iriarena deritzan soinu ezaguna jotzen zuten bitartean.

A, baina leihoak eta kale inguru guztiak lapatxa bezala egoten ziren jendez.

Denak aurretiaz esanda, e!: Gero etorriko gara ta ea egoten dan lekua.

Eta oraintxe dator onena!: Zaldunok euren egitekoari ekin baino lehen begiek zoli izaten omen zituzten, gogoko zitzaien neskatilaren bila.

Bazterretara begira ta begira!.

Zer dela ta?.

Antzar-samea etetzen zuenak, eskua eta dena odolez, berak begiz jota zedukan neskatilarenganatz jaurtitzen zuen eta horrela, harek odolez soinekoa zipristintzen zion neskatila, antzar-afarira gonbidaturik zegoen.

Idazle zaharren eritziak

Mogelek eta Prai Bartolok ondo bereizten zituzten NESKAK eta NESKATILAK.

Hona Prai Bartolo-ren hitzak: .

Prai Bartolo-rekin jarraituz, Euskal Errietako olgeta ta dantzen liburuan, esan daitezken madarikaziorik garratzenak botatzen ditu bigira eta sarauen aurka.

Hona hemen bertatik harturiko atal batzuk: .